XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehen Hezkuntza 1: aditza


Programa-mota: ariketak
Irakasmaila(k): LMH-1
Jakintzagaia(k): Hizkuntza, Euskara
Urtea: 1995


Windows beharrezkoa: bai
Beharrezko RAM memoria: 2 MB
Gutxienezko prozesadorea: 286
Txartel grafikoak: VGA
Multimedia da: ez


Diskete-kopurua: 1 HD
Disko gogorra behar da: bai
Instalazioa du disko gogorrerako: bai


Edukinaren egilea: Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko Hezkuntza Informatika Taldea
Trataera informatikoa: Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko Hezkuntza Informatika Taldea
Produktorea: Gipuzkoako Ikastolen Elkartea
Banatzailea: GIE, Zabaltzen
Salmenta-prezioa: 3180 pta.

EIMA III-ren laguntzarekin egina

IRUZKINAK: Oinarrizko aditz funtzionalenak, dagokien testuinguruan erabiltzea.

Bereziki, NOR, NOR-NORK eta NOR-NORI-NORK sailak, orain eta lehenaldian.

Hauekin batera, EKARRI, EDUKI, ERAMAN, JAKIN aditz trinkoen formarik erabilienak orain eta lehenaldian.

Ariketa hauek daude: 1) aditz trinkoz osatutako esaldiak, aditzaren lekuan hutsune bat dutela.

Alboan duen aditz-poltsatik aukeratuz bete behar dira hutsune horiek.

2) Aditz konposatuz osatutako esaldiak.

Oraingoan aditz nagusia ematen da laguntzailea izkutatuz.

Aditz laguntzaile hori idatzi beharko du ikasleak.

3) Esaldiaren ordez ipuin edo testu bat ematen da, aditz trinko eta konposatuak nahasian jarriz.

Aditz egokia idazterakoan puntuak lortzen joango da.

Elkar-GIEk Axelko proiektuaren barruan argitaratu dituen ikasliburu eta lan-koadernoetan oinarritua dago.

Lehen Hezkuntza 1: deklinabidea


Programa-mota: ariketak
Irakasmaila(k): LMH-1
Jakintzagaia(k): Hizkuntza, Euskara
Urtea: 1995


Windows beharrezkoa: bai
Beharrezko RAM memoria: 2 MB
Gutxienezko prozesadorea: 286
Txartel grafikoak: VGA
Multimedia da: ez


Diskete-kopurua: 1 HD
Disko gogorra behar da: bai
Instalazioa du disko gogorrerako: bai


Edukinaren egilea: Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko Hezkuntza Informatika Taldea
Trataera informatikoa: Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko Hezkuntza Informatika Taldea
Produktorea: Gipuzkoako Ikastolen Elkartea
Banatzailea: GIE, Zabaltzen
Salmenta-prezioa: 3180 pta.

EIMA III-ren laguntzarekin egina

IRUZKINAK: Euskal deklinabidea lantzen da: NOR eta NORK (singularrean eta pluralean), NOR eta NORK izenordeak, NON (pluralean), NONGO (pluralean), NONDIK (pluralean) NORI (pluralean) eta NORENGAN (pluralean).

Ariketa hauek daude bertan: 1) NOR eta NORK batera lantzen dira.

Marrazki bat eta berari lotutako esaldi bat emanez, marrazkia bere izenaz ordezkatu behar da deklinabide-kasua kontuan izanik.

2) NOR eta NORK izenordeak.

Testu edo ipuin laburra ematen da.

NOR eta NORK izenordeak hutsunez ordezkatuta eta alboan, horiek betetzeko aukerazko hitzen poltsa: hutsune guztiak bete eta poltsa husterakoan amaitzen da.

3) NON, NONGO, NONDIK, NORI eta NORENA kasuak pluralean bakarrik lantzeko bi ariketa-mota: testua hutsunez eman eta alboko hitz-poltsatik bete, testuko hutsuneak marrazkiz ordezkatua eman eta marrazki horiei dagokien izena idatzi dagokion deklinabide-kasuan.

Elkar-GIEk Axelko proiektuaren barruan argitaratu dituen ikasliburu eta lan-koadernoetan oinarritua dago.